Kodaore Zumaiako judo elkarteko ikasle eta irakasleek kurtso amaierako erakustaldia eskaini zuten larunbat goizean. Jarduera Ondartxo plazan zen egitekoa, baina eguraldiagatik Herri Eskolako aterpera eraman zuten.
Bertan, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten judoka gazteek. Gurasoekin judo borrokaldiak izan zituzten haurrek.
Argazkiak: Miriam Romatet.