Aste honetan jokatuko dira emakumeen pala txapelketako azken partidak

Maria Maya Manterola 2024ko ekainaren 24a

Bihar jokatuko dituzte finalaurrekoak, eta etzi bi mailetako finalak. Guztira, 22 lagunek parte hartu dute VI. Emakumeen Binakako Pala Txapelketan.

Hil honen hasieraz geroztik ari dira jokatzen 22 lagun emakumezkoen pala txapelketa, Emakumeon Etxeak antolatuta. Bere amaierara heltzen ari da lehia: izan ere, aste honetan jokatuko dituzte txapelketako finalaurrekoak eta finala. 

Hasierako mailako eta maila aurreratuko hiruna partida jokatuko dituzte bihar, asteartea, 18:00etatik aurrera. Hasiera mailan sailkatutako bikoteak dira Amaia Furones eta Nerea Arrizabalaga, Aloña Otegi eta Aintzane Etxabe eta Maialen Tolosa eta Amaia Zendoia. Maila aurreratukoan, berriz, Eneritz Mitxelena eta Naiara Mitxelena, Karmele Martinez eta Jone Azkoaga, Saioa Iraola eta Maialen Manterola bikoteak sailkatu dira.

Asteazkenean jokatuko dira, berriz, finalak. Sailkatutako bi bikoteen artean, hasiera mailako finala jokatuko dute lehenbizi, eta maila aurreratuko finala ondoren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide