Salamancako moto lasterketa irabazi du Julen Mateosek

Juan Luis Romatet 2024ko ekainaren 24a

Julen Mateos, Salamancan. (Utzitakoa)

Gaztela eta Leongo eta Euskadiko Txapelketako lidergoan jarraitzen du Supermotard 85 kategorian.

Salamancako (Gaztela eta Leon, Espainia) Quercus Vega zirkuituan jokatu da pasa den asteburuan Gaztela eta Leongo eta Euskadiko moto txapelketako bigarren hitzordua. Kronoetan, bigarren postuan sailkatu zen Supermotard 85 kategorian aritzen den Julen Mateos motorista zumaiar gaztea. 

Jarraian, lehen txanda jokatu zuten. Lasterketa oso lehiatuan, bigarren postuan joan zen. Itzuli baten faltan, aurkaria doblatzen saiatu zen, baina balaztada handi baten ondoren, pistatik atera zen. Hala ere, bigarren postuari eusteko gai izan zen Mateos.

Bigarren postuan atera zen bigarren txandan, baina lehen postuan jartzeko aukera izan zuen, baita karrera postu horretan amaitzekoa ere. Bi txandetan lortutako postuak kontutan hartuta, Mateosek irabazi zuen Salamancako lasterketa. 

Puntu horiei esker, Gaztela eta Leon eta Euskadiko moto txapelketako lidergoan jarraitzen du zumaiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide