Gaueko tren zerbitzu berezia izango da sanpelaioak direla-eta

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 24a, 15:30

Zarautzen ospatuko dituzten San Pelaio jaietako joan-etorriak errazteko gaueko tren zerbitzu berezia jarriko du Euskotrenek.

Bihar hasi eta ostegunera arte ospatuko dituzte sanpelaioak Zarautzen. Ohikoa den bezala, inguruko herrietako bizilagunak bertaratuko dira kostaldeko herrira, eta hauen joan-etorriak errazteko gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek.

Ekainaren 25ean eta 26an, asteartetik asteazkenera eta asteazkenetik ostegunera, trenak gau osoan zehar ibiliko dira Zumaia eta Donostia artean. Noski, ohiko geldialdiak egingo dituzte bidean zehar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide