Emaitza onak ari da lortzen Eneritz Etxabe zaldun zumaiarrak aurten zaldi lasterketetara itzuli denetik. Pasa den San Telmo jaietan Itzurun hondartzan egindako lasterketan hirugarren postuan sailkatu zen, eta herenegun, igandean, bigarren egin zuen Abaltzisketan jokatutako proban.
Itzurunen ez bezala, San Juan jaietako egitarauaren barruan Abaltzisketan jokatutako lasterketa asfaltoan korritzen da, eta, horrekin nahikoa ez, eta maldan gora egin behar izaten dute zaldiek, Amezketa eta Abaltzisketaren arteko bidea eginez.
Hasieratik buruan jarri ziren Etxabe eta Koronel zaldia, eta bigarren postu bikain bat lortu zuen zumaiarrak. Hiru minutu et 42 segundoan egin zuen bidea, irabazleak baino bi segundo gehiagoan.