Udal liburutegiak udako ordutegiarekin egingo du lan uztailean eta abuztuan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 25a, 16:31

Ekainaren 29an itxita egongo dela iragarri du Kultura Sailak, San Pedro eguna dela-eta.

Alondegia kultur etxean dagoen Udal liburutegiak ez du larunbatean zerbitzurik emango. San Pedro eguna da larunbata, ekainak 29, eta hori dela-eta ez ditu ateak irekiko.

Udaleko Kultura Sailak iragarri du, baita ere, liburutegiaren udako ordutegia. Uztailean eta abuztuan izango da indarrean ordutegi hau:

Helduen Liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00 -14:00.
  • Astearte eta ostegunetan 9:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00.

Haurren Liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00.
  • Astearte eta ostegunetan 10:00 -14:00 / 18:00-20:00.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide