Barrakak bueltan dira Gernika parkean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 26a, 08:00

Barrakak muntatzen Gernika parkean. (Juan Luis Romatet)

Asteburuan ospatuko dira San Pedro jaiak Zumaian, eta horren aitzakian buektan dira herrian festetako atrakzioak.

Aurretik Aste Santuan eta santelmoetan egin bezala, hasi dira dagoeneko festetako atrakzioak muntatzen Gernika parkean. Izan ere, ostiralean hasiko dira San Pedro jaiak herrian, eta horren aitzakian bueltatu dira barrakak Zumaiara.

Autotxokeak, zezen mekanikoa eta bestelako atrakzioak izango dira egunotan herriko erdiguneko zelaian haur zein nerabeen gozamenerako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide