Aurreko urteetan egin bezala, Zumaia eta Donostia lotzen dituzten UK09, UK10 eta UK11 lineetako autobusak ez dira moilan sartuko uda sasoian. Hala, bihar hasi eta irailaren 1era arte Txomin Agirre kaiko geralekuak ezeztatuta geratuko dira, bai busetik jaisteko, bai autobusa hartzeko ere.
Hilabete hauetan geraleku bakarra Patxita Etxezarreta kalekoa izango dela iragarri du Lurraldebusek: busa hartzeko Kabi taberna parekoa, eta busetik jaisteko Kantauri plazaren aurrekoa.