Zuloaga plazaren alboan, taxi geltokia dagoen gunea dagoen bideko kaltetutako galtzada-harriak kentzen ari dira egunotan. Puskatutakoak kendu eta berriak jartzen dihardute.
Bonifazio Etxegarai kaletik jaisten diren autoek bide hori erabiltzen dute Txomin Agirre kaira heltzeko. Orain, lanak amaitu arte eta zorua egonkortu arte, Zuloaga eta Gurrutxaga plazen arteko bidetik aterako dira.