Bihar itxiko dute Eguteraren arreta bulegoa Kofradian

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 26a, 15:00

(Zumaiako Udala)

Energia kooperatibak herritar guztiak gonbidatu ditu azken egun hori baino lehen elektrizitate faktura batekin bertara joatera.

Egutera energia kooperatibaren arreta bulegoa bihar itxiko dute. Aurretik, herritar guztiak gonbidatu dituzte elektrizitate faktura batekin bertara joatera eta kooperatibako bazkide bihurtzera. Bulegoa gaur eta bihar arratsaldez izango da zabalik, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Internet bidez bazkide egin daitekeela ere gogoratu dute, hemen.

Energia sorkuntza eta kontsumorako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Egutera. Duela aste batzuk hasi zituzten Oikiako hektarea bateko lursailean planta fotovoltaikoa jartzeko lanak. Dena ondo bidean, datorren urtek martxorako martxan izango dela uste dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide