Dominekin itzuli dira Itxas Gainekoak Espainiako Itsas Kayak Kopa jokatzetik

Juan Luis Romatet 2024ko ekainaren 26a

Zumaiako piraguistak Espainiako Itsas Kayak Kopan. (Itxas Gain)

Espainiako III. Itsas Kayakeko kopan lehiatu dira pasa den asteburuan Itxas Gaineko kideak.

Denian (Herrialde Katalanak) jokatu da pasa den asteburuan Espainiako III. Itsas Kayak Kopa. Bertan izan dira Zumaiako Itsas Gain klubeko kirolariak.

Larunbatean, 20 kilometroko ibilbidea burutu zuten.Denian hasi eta La Olivako hondartzara arte. Emakume beteranoetan, Maite Etxabek aurreneko postua eskuratu zuen; Eukene Saezek, berriz, arazo tekniko-mekanikoak izan zituen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Gizonezko beterano eta, 45-49 urte bitartekoetan, Oier Aizpuruak podiuma itxi zuen modu ezinhobean; Eñaut Aizpuruak, berriz hamaikagarren postuan amaitu zuen. Iñaki Fernandezek, 35-39 urte bitarteko kategorian, hirugarren postua eskuratu zuen.

Gazteak ere Kopan parte hartzaile izan ziren. 23 urtez azpikoeta Haritz Aizpurua zortzigarren izan zen, eta jubeniletan Asier Aizpuruak bosgarren postuan amaitu zuen.

Igandean, binakakoen txanda zen, eta bertan Eñaut Aizpuruak eta Maite Etxabek garaipena lortu zuten beterano mistoetan. Iñaki Fernandezek eta Eukene Saezek, larunbateko arazoen ondorioz, ezin izan zuten lasterketa burutu. Haritz eta Asier Aizpuruak, aldiz, 23 urtez azpiko kategorian laugarren postuan amaitu zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide