Lau mozio aztertuko dituzte gaur egingo duten udalbatzarrean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 27a, 08:00

Udaletxeko pleno aretoan egingo dute udalbatzarra. (Zumaiako Udala)

Ekaineko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldez, 18:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan.

Hileko azken osteguna izanik, ohiko udalbatzarra egingo du Zumaiako Udalak. Gaur egingo dute, 18:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. 

Eguneko gai ordenaren arabera, gaurko osoko bilkuran alokairurako dirulaguntzen ordenantzak hobetzeko zenbait aldaketa egitea aztertuko dute, besteak beste.

Lau mozio ere aztertuko dituzte. Batetik, larrialdietako osasun zentroen egoerari buruz EH Bilduk aurkeztutakoa; EAEko Portuetan ontzien amarralekuak emateko prozedura eta horiei erabilera arautzen duen dekretuari buruzko bi mozio, EH Bilduk aurkeztutako lehenbizi eta EAJk aurkeztutakoa ondoren; eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguneko mozioa amaitzeko. Azken hau udalean ordezkatuta dauden hiru alderdien izenean aurkeztutakoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide