Zumaiako Taosa igeriketa elkarteak antolatuta, hurrengo larunbatean, uztailaren 6an, Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia egingo da herrian.
Arratsaldez egingo dituzte igeriketa saioak. Lehenbizi, 17:30ean, haurren irteera egingo da itzurun hondartzan. Hauek, adinaren arabera, 500 eta 1.000 metro arteko saioak egingo dituzte. Jarraian, 18:15ean, helduei emango zaie irteera. Igerilari hauek 3.000 metroko distantzia bete beharko dute, Itzurunen hasi eta Arbustaingo Arranplan bukatzeko.
Izenak jada eman daitezke www.kronoak.com atarian. Helduen kasuan, larunbaterako izena ematen duten igerilariek 30 euro ordainduko dituzte zeharkaldian parte hartzeko; uztailaren 4ra arte –izena emateko azken eguna– zain geratzen direnek 35 euro ordainduko dituzte.
Haurrek, berriz, 15 euro ordainduko dituzte, eta izena emateko epea uztailaren 4an itxiko da.