Danborrada, pilota partidak eta rantxerak, bihar San Pedro jaien hasieran

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 27a, 11:30

Puro relajo taldeak kontzertua emango du bihar gauez San Pedro jaien barruan. (Juan Luis Romatet)

Bihar arratsaldean botako dute jaiei hasiera ematen dieten suziria udaletxe aurretik. Iluntzean, berriz, banderaren igoera egingo dute udaletxeko balkoitik, danborradaren laguntzarekin.

Bihar hasi eta igandera bitartean ospatuko dira Zumaian San Pedro jaiak. Kirol eta kultur jarduerez gain, festa hauetan ohikoak diren beste ekitaldi sorta prestatu du Zumaiako Udaleko Kultura sailak.

18:00etan botako dute jaiei hasiera ematen dieten suziria udaletxe aurretik. Jarraian, erraldoien eta buruhandien kalejira egingo da herrian zehar, ohi bezala, Tolosako Dultzaineroen doinuek lagunduta. Ordu berean, Joselontxos txarangaren kalejira hasiko da.

Herriko beste puntan, Puntanoeta inguruan, hasiko da sanpedroetako danborradaren kalejira. Hasieran, Vicky Sanchez Torralba zumaiarra omenduko dute. Bera izan da 20 urte inguruan barriketak zuzendaria, eta bere lagunek omendu nahi izan dute urte hauetan guztietan egindako lana. Gaixotasunagatik ezingo du bandera igo iluntzean udaletxeko balkoian –bere senitartekoek igoko dute 20:00etan–, baina kalejira hasi aurretik jasoko du lagunen omenaldia. Kalez kale aritu aurretik, danborradak Otezuri zentroko egoiliarrentzako joko ditu abesti batzuk, 18:30ean hasita.

Gauean, 22:00etan hasita, diskofesta egingo Amaiako plazan. Ordu erdi geroago, Puro relajo taldearen kontzertua izango da Beheko plazan.

Kirolak ere izango du protagonismoa ostiral arratsaldean. Batetik, 18:00etan hasita, esku pilota txapelketa herrikoiko finalak jokatuko dira Odieta frontoian (Herri Eskolako pilotalekuan eguraldi txarra egiten badu). 19:30ean, berriz, San Pedro zesta punta txapelketako finalak jokatuko dituzte Aitzurin.

Larunbateko eta igande ekitaldiak:

Ekainak 29, larunbata: San Pedro eguna

  • 09:00etan, Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:00etan, Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.
  • 11:00-13:00, Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak.
  • 11:30etan, Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 12:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Jainekin txarangaren kalejira.
  • 13:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
  • 18:00etan, Amaia plazan haur antzerkia Eidaberen Gora Bihotzak.
  • 18:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
  • 18:30ean, Erriberan hasita Jainekin txarangaren kalejira.
  • 19:00etan, Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 20:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.
  • 21:30ean, Moilan kontzertua: Sukena.
  • 23:00etan, Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik.
  • Jarraian, Moilan kontzertua: Gozategi.

Ekainak 30, igandea

  • 11:00-14:00 + 17:00-20:00, Eusebio Gurrutxaga plazan Artisau azoka.
  • 11:30ean, Zumaiako VII. Ikurrina ETE estropada eta Zumaiako XXXIX. Ikurrina KAE1 estropada.
  • 12:30ean, Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira.
  • 17:00etan, Torreberrin hondarrezko eskultura tailerra.
  • 19:00etan, Aitzuri pilotalekuan Erremontari Herriz Herri erremonte jaialdia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide