Pasodoblez osatutako kontzertua emango du Musika Bandak bihar Beheko plazan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 28a, 13:00

Plazan izango da Musika Bandaren kontzertua bihar eguerdian.

Joxe Mari Azkuek zuzendutako taldeak sanpedroetako emanaldia eskainiko du bihar 13:00etatik aurrera.

Ohikoa denez, Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Pedro Egunean. Bihar izango da emanaldia, 13:00etan hasita, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Joxe Mari azkuek zuzentzen duen musika taldeak pasodoblez osatutako errepertorioa eskainiko du. Bertan, dantzaldietan ohikoak diren pasodobleak jotzearekin batera, Andaluziako doinuetatik Galiziako kutsua duten musiketara ere egingo dute salto, Llanoren La Alhambra edo Soutulloren Puenteareas joaz. Azkueren esanetan, Pasodoble de concierto generoari emango diote garrantzia.

Zuzendariaren arabera, aipatzekoak izango dira baita ere tematika oso ezberdina eta melodikoki oso interesgarria den Novecento edota Elvira Checa konposatzailearen La puerta grande.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide