Ekainaren hasieran abiatutako pala txapelketa atzo arratsaldez bukatu zuten, Odieta pilotalekuan jokatutako finalekin. Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako pala txapelketaren aurtengo edizioan 22 bikotek hartu dute parte, hasierako eta maila aurreratuko kategorietan banatuta.
Hala, hasierako mailan Amaia Furones-Nerea Arrizabalaga eta Aintzane Etxabe-Aloña Otegi bikoteak neurtu ziren. Lehenek irabazi zuten finala 22 eta 8 emaitzarekin. Maila aurreratuan, berriz, Eneritz Mitxelena-Naiara Mitxelena eta Karmele Martinez-Jone Azkoaga bikoteak heldu ziren txapelketako finalera. Azken partida 22 eta 10 emaitzarekin irabazi zuten Eneritz Mitxelenak eta Naiara Mitxelenak.
Behin partidak amaituta, sariak banatu zituzten Odietan bertan.
Argazkiak: Maria Maya Manterola.