2024ko ekaineko ohiko udalbatza: PAC Zarautz

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 28a, 10:25

2024ko ekaineko ohiko udalbatzarrean aztertutako mozioa, Zarauzko EAG-aren inguruan.

EH Bilduk aurkeztua.

Larrialdi anbulatorioko (EAG) egoerak okerrera egin du duela urtebetetik gutxi gorabehera; izan ere, larunbat, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 21:00etara lan egiten zuen bigarren medikuaren (mediku titularra indartzera zetorren medikua) falta nabaritzen hasi zen.

Orain, bigarren medikua ia ez da existitzen eta, gehienetan, mediku bakarra aritzen da lanean.

Horrez gain, Aste Santutik aurrera, egun askotan, guardia tarte batean, edo baita guardia osoa ere, medikurik gabe egoten da zerbitzu hau, eta erizaina eta zeladorea dira larrialdi-anbulatorioa artatzen duten bakarrak.

Egoera horren aurrean, honakoa eskatzen diogu Zumaiko udaları:

  • Eusko Jaurlaritzari eskatzea larrialdiko 3 estamentuak une oro mantentzeko familia medikuntza, erizaintza eta administrazioa
  • Eusko Jaurlaritzan eskatzea EAG ez inoiz ixteko, hau da, astelehenetik ostiralera 17.00etatik 08:00etara, eta asteburu eta jai egunetan 09:00etatik 09:00etara (24 ordu) mantentzea.
  • Eskaera hauek Eusko Jaurlaritzako osasun sailari helaraztea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide