29 postuz osatuko da bihar egingo duten Artisau Azoka

Juan Luis Romatet

Gurrutxaga plazan egingo da Artisau Azoka.

Aurten San Pedro jaien egitarauaren barruan antolatu dute Gurrutxaga plazan egingo den Artisau Azoka. 

Herriko, zen beste herrialdeetako edo erkidegotako artisauen lanak ikusi, erosi edota dastatzeko aukera izango da bihar Eusebio Gurrutxaga plazan. Zumaiako uda sasoiko egitarauko hitzordu finkoa da azoka hau, baina aurten San Pedro jaien barruan egingo dute. 

Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, 29 postuz osatuko da aurtengo azoka. Ehungintzako produktuak, oinetakoak, pastelak, barazkiak, egur-tailak, bitxiak, jakiak... era guztietako produktuak izango dira ikusgai. Kasu batzuetan, artisau beraiek lanean ikusteko aukera ere izango da.

Azoka goizez eta arratsaldez izango da zabalik. Goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00ak arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide