Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena eman daiteke jada

Maria Maya Manterola 2024ko ekainaren 30a

Lubaki kiroldegira bertaratuta edo online eman ahalko da izena. Ikastaroak irailaren 30ean abiatuko dituzte. 

Zabalik da dagoeneko 2024/2025 ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetako izen ematea. Bi talde nagusitan banatuko dute eskaintza datorren ikasturtean ere: 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendurikoa bata, eta 3 urtetik gorakoena bestea. 

Ikastaroak irailaren 30ean hasiko badira ere, uztailaren 12a baino lehen eman beharko da izena, Lubaki kiroldegian bertan edo online. 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurren kasuan, hemen emango da izena; 3 urtetik gorakoentzako, hemen.

Emango diren ikastaroen inguruko informazio gehiago hemen jaso daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide