Bertan behera utzi dute sanpedroetako prozesioa

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 10:30

Iazko prozesioa. (Artxiboa)

11:00etan zen hastekoa ekintza, baina antolatzaileek azaldu dute euria dela eta ez direla kalera irtengo.

Eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi dute urteroko sanpedroetako prozesioa. 11:00etan zen hastekoa ekintza, baina antolatzaileek azaldu dute euria dela eta ez direla kalera irtengo. Ez dute, beraz, ohiko ibilbidea egingo, ez herritarrek, ez bandak eta ez San Pedroren irudiak. 

Eguerdiko bandaren kontzertuari dagokionez, antolatzaileek azaldu dute, momentuz, aurrera doala. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide