Giro aparta eta momentu hunkigarriak, sanpedroetako danborradan

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 13:00

Hasieran, Vicky Sanchez Torralba zumaiarra omendu zuten, bera izan baita 20 urte inguruan barriketako zuzendaria. 

Txupinazoa eta kalejiraren ostean, sanpedroetako beste ohiko hitzorduetako batez gozatu ahal izan zuten atzokoak zumaiarrek, danborradaz. Beti bezala, Puntanoeta inguruan hasi ziren zumaiarrak danbor zein barrikak astintzen.

Gainera, hasieran, Vicky Sanchez Torralba zumaiarra omendu zuten, bera izan baita 20 urte inguruan barriketako zuzendaria –bere lagunek omendu nahi izan dute urte hauetan guztietan egindako lanagatik-. Kalez kale aritu aurretik, danborradak Otezuri zentroko egoiliarrentzako ere jo zituen arratsaldean abesti batzuk. Ondoren, beti bezala, udaletxean egin zuten geldialdia bi taldeek. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide