Modu ezin hobean hasi zuten denboraldia Telmo Deuneko neskek, eta horrela jarraitu dute gaurko estropadan ere. Donibane Lohizunen Zibururuko VII. bandera jokatu dute, eta ia hamar segunduko tartearekin (12:25,59), garaipenarekin itzuliko dira etxera.
Bigarren sailkatu dira Astillero (12:33,78), eta hirugarren Kaiku (12:50,39). Liga horretako eskualdeko beste traineruak, Zarautzek, laugarren postuarekin konformatu behar izan du, (13:08,25).
Mutilak, arratsaldean
Neskek ez ezik, mutilek ere izango dute estropada arratsaldean. 17:30ean hasiko da lehia, eta Ziburuko XXXII. Ikurriña jokatuko dute Zumaiako mutilek.