Zumaiako mutilak bederatzigarren sailkatu dira Donibane Lohizuneko XXXII. Ikurriñan

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 19:06

Telmo Deuneko mutilen iazko taldea.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Zumaia bosgarren postuan dago, 15 punturekin. San Juanek irabazi du gaurko estropada.

Emakumeek goizeko estropada irabazi eta gero, gizonezkoen txanda izan da arratsaldean Donibane Lohizunen. Ziburuko XXXII. Ikurriña lortzeko lehian ibili dira eskualdeko hiru ontzi –Zumaia, Zarautz eta Orioko bigarren taldea–, baina bandera ez da eskualdera etorri, San Juan indartsuak irabazi baitu estropada –21:09,61–.

Zumaia hirugarren txandan irten da, San Juan, Itsasoko Ama eta Lapurdirekin batera, eta ezin izan du ia ezer egin bere aurkarien kontra. San Juan eta Lapurdiren atzetik sailkatu da bere txandan, 21:50,92ko denbora lortuta. Sailkapen orokorrari dagokionez, Zumaia bosgarren postuan dago, 15 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide