Harrera ona izan du sortzaileen azokak

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 30a, 17:15

Guztira, 30 postu inguru jarri dituzte herriko sortzaileek, eta goizean goiz hasi dira herritarrak gerturatzen. Arratsaldean ere zabalik izango da 20:00 bitartean. 

Atzo baino askoz ere eguraldi hobearekin egin dute gaurkoan Artisauen Azoka Eusebio Gurrutxaga plazan. Guztira, 30 postu inguru jarri dituzte herriko sortzaileek, eta goizean goiz hasi dira herritarrak gerturatzen. Bertan, arropa, janaria nahiz osagarriak aurkitu izan dituzte zumaiarrek.

Goizean hasita, arratsaldean ere jarraitu egingo du azokak. Izan ere, 20:00ak arte postuak irekita mantenduko dituzte Beheko Plazan, eta bertara joan ez diren herritarrek horretarako aukera izango dute afaltzeko ordura bitartean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide