Futbol zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzeko eskatu du udalak

Maria Maya Manterola

Futbol zelaiko atea itxita dagoenean, kiroldegiko sarrera nagusia erabiltzeko eskatu die udalak herritarrei. 

Udalak ohar bidez eskatu die herritarrei futbol zelaiko atea itxita dagoenean Lubaki kiroldegiko sarrera erabil dezaten, eta gogorarazi du kiroldegia itxita dagoen egun eta orduetan ezin dela futbol zelaia erabili.

Izan ere, futbol zelaia tokiko taldeek eta kirolaz gozatzen duten pertsonek erabiltzeko espazio publikoa da, eta udalaren hitzetan, funtsezkoa da instalazioen funtzionamendu egokia mantentzea eta segurtasuna zaintzea. Horregatik, eremura sartzeko ezarritako bideak errespetatzeko eta baimenik gabeko sarbideak saihesteko eskatu du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide