Ez du Real Unionen jarraituko Unai Agirre atezainak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 2a, 17:00

Unai Agirre Real Unionekin jokatzen. (@photos_barbara)

Irungo futbol klubak gaur eman du jakitera zer jokalarik jarraituko duten eta zein ez dituzten berrituko. Azken horien artean da atezain zumaiarra.

Unai Agirre futbolari zumaiarrak ez du Irungo (Gipuzkoa) Real Union taldean jarraituko datorren denboraldian. Hala iragarri dute irundarrek gaur. 2024-2025 futbol denboraldian Irungo klubean jarraituko dutenen berri eman dute, baita nori ez dioten kontratua berrituko, eta azken horien artean da atezain zumaiarra. 

Agirre 2023 urtarrilean fitxatu zuen Irungo taldearekin. Zumaiakoren futbol eskolan hazi eta hazitako jokalaria, Sansen aritu zen hiru denboraldiz, 2017tik 2021era, eta ondoren UCAM Murcia, Alzira eta Cartagena B-n aritu zen Euskal Herrira itzuli aurretik. 

Aurtengo urtarrilean egin zuen debuta lehen taldearekin, Fuenlabradaren aurka jokatutako partidan. Husnako berdinketarekin bukatu zen partida. Zorte ez du alde izan, baina, hilabete eskasera lesionatu baitzen: masailezurreko haustura eta hondoratze batetik operatu zuten jokalari zumaiarra.

Talde irundarrak ez du denboraldi biribila osatu, eta Bigarren B mailan hamabosgarren postuan bukatu du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide