Lehiaketa sozialetan saritutako lanez osatutako erakusketa zabaldu du Distirak

Juan Luis Romatet

Alondegiko sarreran dago erakusketa. (Juan Luis Romatet)

Urtean zehar antolatutako elkarte barruko lehiaketetan saritutako lanez osatutak erakusketa jarri du Distira argazki elkarteak Alondegiko sarreran.

Bazkideei zuzendutako lehiaketak egiten ditu hilero Distira argazki elkarteak. Gai jakin bat jarri, eta haren inguruko irudiak ateratzen dituzte lehiaketako parte-hartzaileek. Lan horiek elkartearen webgunean eta Zumaiaguka bertan erakusten dituzte. 

Orain, saritutako lanak jendaurrean jarri dituzte, Alondegia kultur etxeko sarreran prestatutako erakusketan. Bilduma hau kultur etxeko ordutegian bisitatu ahal izango da hilaren amaierara arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide