Santiago hondartzan ez bainatzeko aholkua eman berri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Izan ere, bertako urak kalitate irizpideak betetzen ez dituela ondorioztatu dute egindako analisiek.
Osasun Sailaren arabera, egindako analisietan Enterococcus bakteriaren gomendatutako muga gainditu da. Hala, Eusko Jaurlaritzako sail honek emandako irizpideei jarraiki, "bainua eta uretako bestelako jarduerak ez egitea gomendatzen da uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein errioan".
Udalak ohar bidez adierazi duenez, bihar emango ditu Osasun Sailak Santiagon hartutako beste lagin baten emaitzak. Haren arabera jakingo da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez.