Udalak bukatutzat eman ditu San Jose kaleko berrurbanizatze lanak. Iazko azaroan hasi zituzten eta duela aste batzuk amaitu. Zazpi hilabete iraun duten, eta 573.820 euroko aurrekontua izan duten lan hauen bidez, auzoko "irisgarritasuna eta bizilagunen bizi baldintzak" hobetu nahi izan dituztela adierazi du udala ohar bidez.
Bi lan nagusi egin dituzte San Josen. Batetik, Arritokietara eramaten duen aldapa ondoko sarbidea handitu eta zabaldu dute. Maldak ere irisgarritasun araudira egokitu direla azaldu du udalak. Horrekin, larrialdietako zerbitzuek izango dute auzoko atari horietaraino heltzea.
Bestetik, 26., 27. eta 28. etxebizitza-blokeetan igogailu eta eskaileren nukleoak egiteko espazioak ere egokitu ditu.
Auzoko azpiegiturak egokitu ditu udalak lan hauek baliatuz: argiteria publikoko sare berria, ur mailakatuaren hornidura-sarea, eta saneamendu-sare bereizia sortu dituztela azaldu du.