Bihar arte izango dira ikusgai Jonathan Escaparen lanak Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 6a, 09:00

Argazkia: Juan Luis Romatet.

Teknika eta estilo desberdinetako lanek osatzen dute artista azkoitiarraren bilduma. Emaitzari baino, sormen prozesuari eta bideari ematen dio garrantzia Escapak.

Ekainaren 21az geroztik ikusgai da Alondegiko Oxford aretoan Jonathan Escapa azkoitiarraren bilduma. Gaur eta bihar zabalduko dute aretoa haren lanekin azkenekoz, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.

Teknika eta estilo desberdinetako lanek osatzen dute Escaparen lana. Prozesuari edo lan horretara eraman duen bideari ematen dio garrantzia, eta oihalek, zeramikazko ontziek, olerkiek nahiz pentsamenduek edota elementu horien guztien konbinazioak osatzen dute bilduma. Erakusketa aretoko hormetan testu labur batzuk ere irakur daitezke. Artistaren olerkiak edo pentsamenduak dira horiek, gazteleraz idatziak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide