Bihar gauerdian itxiko dute Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldirako izen ematea

Juan Luis Romatet

Larunbat arratsaldean jokatuko dute Taosa igeri taldeak antolatutako kirol proba. Igerilariak Itzurun hondartzatik abiatuko dira, eta Arranplan atera uretatik. 

Bi egun barru, larunbat arratsaldean, jokatuko dute Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldiaren zazpigarren edizioa. Zumaiako Taosa igeri taldeak antolatutako igeriketa proba honetan haurrak arituko dira lehenbizi eta maila absolutokoak jarraian. 

Haurren igeriketa saioa 16:30ean izango da, eta 500 eta 1.000 metro arteko distantzien artean arituko dira. Jarraian, 17:00etan, helduen txanda izango da. Hauek 3.000 metroko distantzia egingo dute igerian, Itzurundik abiatu eta Arbustaingo Arranplara bitartean. Han aterako dira uretatik helmuga puntura heltzeko.

Interesdunek bihar gauerdira arte dute izena emateko aukera. Haurrek 15 euro ordainduko dituzte; helduek, berriz, 35 euro. Izenak kronoak.com webgunearen bidez egingo dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide