Xake txapelketa azkarra antolatu dute Etxape zentro sozialistan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 5a, 09:03

Uztailaren 11n egingo dute txapelketa, arratsaldez, eta ondoren pintxopotea izango dute. Izen ematea zabalik dago jada. 

Uztailerako prestatutako egitarauaren barruan, datorren ostegunean, hilaren 11n, xake txapelketa azkarra jokatuko dute Etxape zentro sozialistan (Aita Mari, 16). Partidak 18:00etan hasiko dira, 3+2 formatuan. Behin txapelketa bukatuta, pintxopotea izango dela ere iragarri dute Etxapeko kideek.

Izen ematea dagoeneko zabaldu dute Kabi tabernan, sare sozialen bidez edo urolakosta@kontseilusozialista.eus helbidera idatzita. Doan izango da izen ematea.

Txapelketa honen, eta hilean zehar antolatuko dituzten beste jardueren helburu nagusiak "espazioaren beharrei erantzutea eta hausnartzeko nahiz sozializatzeko espazioak sortzea" izango direla azaldu dute zentro sozialistako kideek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide