Musika eta kirola, aurtengo Surfestan

Maria Maya Manterola

Behar bereziak dituztenentzako ikastaroak emango dituzte aurtengoan Itzurun hondartzan, ohiko ikastaroez gain. Gero, Amaia plazan jarraituko du festak. 

Aurkeztu dute aurtengo Surfestako egitaraua. Duela gutxi jakinarazi zituzten aurtengo berrikuntzak –behar bereziak dituzten pertsonentzako ikastaroak eskainiko dituzte–, eta orain, egitarauaren berri eman du Ziske elkarteak.

Uztailaren 20an izango da aurtengo edizioa. Arratsalde partean, 16:00etatik 18:00etara, behar bereziak dituzten adin txikikoentzako ikastaroak eskainiko dituzte Itzurunen, eta gero, gainerakoek izango dute surfean trebatzeko aukera, 19:00ak artean. 

Amaia plazan jarraituko du festak. Izan ere, Saizar eta Maitx DJ-en eskutik, musika emanaldia izango da bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide