Hitzaldia eskainiko du asteartean Zumaian Espainiako eskubaloi selekzioko talde teknikoak

Juan Luis Romatet

Alondegian izango da hitzaldia, goizeko 11:00etatik aurrera, eta interesdunek aurrez eman beharko dute izena.

Emakumeen Espainiako eskubaloi selekzioak bi jarduera egingo ditu datorren asteartean, hilaren 9an, Gipuzkoan. Goizez, hitzaldi bat eskainiko du selekzioko gorputz teknikoak Zumaian, eta arratsaldez entrenamendu bat egingo du Bergaran. 

Alondegian izango dira datorren asteartean emakumeen Espainiako eskubaloi selekzioko talde teknikoa osatzen duten hiru lagun. Goizeko 11:00etan, hitzaldi bana eskainiko dute. Prestatzen tekniko-taktikoaz arituko da Jose Ignacio Prades; Maria Cadens prestatzaileak prestaketa fisikoaz hitz egingo du; eta J. Fort-ek atezainen prestaketaz. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute, hemen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide