Mahaia jarriko du Nagusilanek igandean, ‘Busti zaitez' ekimenarekin bat eginda

Juan Luis Romatet

Nagusilaneko kideak, 2022ko kanpainan. (Juan Luis Romatet)

Erribera kalean jarriko dute mahaia, eta bertan merchandisingeko produktuak erosi edo donazioak egiteko aukera izango da. 

Busti zaitez esklerosi aniztunaren aldeko kanpaina egingo da datorren igandean, hilaren 14an, Euskal Herriko hainbat herritan. Gaixotasun hau dutenen aldeko gizarte sentsibilizazio eta baliabide bilketaren kanpainarik garrantzitsuenetakoa da hau.

Azken urteotan bezala, Nagusilaneko Zumaiako kideek ere bat egingo dute kanpainarekin. Hala, mahaia jarriko dute igandean Erribera kalean. Bertan, Katuky Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak erosi ahal izango dira edo, bestela, donazioak egin kanpainaren alde.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide