Bainua hartzea libre da Santiagon

Maria Maya Manterola

Ostiralean hartu zituzten azken laginak, eta jakinarazi dute uraren kalitatea ona dela. 

Joan den asteazkenean bainua hartzea debekatu zuten Santiagon eta errioan, Enterococcus bakteriaren mugak gainditzen zituelako bertako uraren lagin batek. Ostiralean baimendu zuten bainua hartzea, baina kontuz ibiltzeko gomendioa egin zuen Eusko Jaurlaritzak. 

Azken analisiek baieztatu dute dagoeneko ona dela uraren kalitatea, eta libre dela Santiagon bainua hartzea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide