Txomin Agirre kaiko bidegorria hobetzeko lanak hasiko ditu gaur udalak. Azaldu duenez, lan hauek egitea beharrezkoa da "erriotik datozen ur-iragazketen ondorioz bidegorria jaitsi egin delako eta oinezkoentzako erreiaren eta bidegorriaren artean tarte arriskutsua sortu delako".
Lan hauen bidez bidegorria eta oinezkoen bidea kota berean izango direla ere aurreratu du. Konponketa lanek 20.340 euroko aurrekontua izango dute, eta ondo bidean larunbaterako amaituta egongo direla uste du udalak. Ordura arte, Arranpla eta Moilaberriko zubiaren arteko bidea, oinezkoena zein bizikletena, itxita egongo da.