'Gerezi-denbora' eleberriarekin abiatuko du ikasturtea Irakurri mattek

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 9a, 13:00

Julen Gabiria idazlearen saioan literatur zaleak liburua aztertzen, aurtengo otsailean. (Juan Luis Romatet)

Montserrat Roig idazle kataluniarraren eleberria izango dute aztergai lehen saioan, irailaren 10ean. Abendura bitarte, lau saio iragarri ditu irakurle taldeak.

Irailetik abendura bitarteko egitarauaren berri eman du dagoeneko Irakurri matte irakurle taldeak. Tarte horretan lau aldiz bilduko dira, eta saio bakoitzean liburu bat izango dute hizketagai.

Lehen saioa irailaren 10ean izango da, eta Montserrat Roig idazlearen Gerezi-denbora eleberriaz arituko dira bertan bildutakoak. Iñigo Astizen Monogamoak aztertuko dute urriaren 8an, Joyce Carol Oatesen Bortxaketa. Amadiozko istorio bat azaroaren 12an, eta azkenik, Unai Elorriagak ondutako Francesco Pasqualeren bosgarren arima, abenduaren 10ean.

Saio guztiak Alondegiko Moila gelan izango dira, 18:00etan hasita, eta Uxue Alberdik gidatuko ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide