Sestaon jokatzekoa zen KAE 1 ligako Sestaoko bandera bertan behera utzi dute

Juan Luis Romatet

KAE 1 ligako ontziak lanean pasa den igandean Portugaleten.

Datorren igande arratsaldean zen jokatzekoa estropada, baina bertan behera utzi dute. Erabakiak ez du eraginik izango ETE ligako estropadan.

KAE 1 ligako seigarren jardunaldia zen jokatzekoa datorren igandean, arratsaldez, Sestaon, Ibaizabalen. Iragarritako hitzordua, baina, bertan behera utzi behar izan dute. ETE ligako estropada ere aurreikusita dago, eta badirudi hura jokatuko dela. 

Udalaren baimen kontuak aipatzen dira gizonen estropada bertan behera uzteko arrazoi bezala. Baita KAE 1 ligako araudiak ez duela uzten estropadak igande arratsaldez jokatzen. Beste aukera batzuk aztertu zituzten, egunez aldatzea, adibidez, baina azkenean ligako klubek Sestaoko gizonen estropada bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Hala, uztailaren 20ra arte ez dute lehiarik izango KAE 1eko ontziek.

Beraz, igande arratsaldean Sestaon ETE ligako estropada bakarrik jokatuko dute. 17:00etan hasiko da eta erlojuaren aurkako arraunketa saioa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide