Sailburuek dagoeneko beraien karguak hartuta, Jaurlaritzan izango diren sailburuordeen eta zuzendarien berri eman dituzte azken orduetan. Horien artean izango da Duñike Agirrezabalaga zumaiarra. Zuzenbidean lizentziatua eta abokatua, PSE-EE alderdiko zinegotzia da agintaldi honetan Zumaiako Udalean. Atzo jakitera eman zutenez, Justizia Digitalaren eta Azpiegituren zuzendari izango da hasi berri den Jaurlaritza berrian.
Behin Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean izendapenaren berri ematen dutenean, larunbatetik aurrera gauzatuko da izendatzea,
Agirrezabalagak hedabide honi azaldu dionez, zinegotzi bezala jarraitzeko asmoa du Zumaiako Udalean.