Haurrentzako jolasak izan dituzte Narrondon San Kristobal egunean

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 11a, 09:00

San Kristobal eguna ospatu zuten atzo Narrondo auzoan. Era horretan eman zioten hasiera auzoko jaiei.

Martxan dira dagoeneko San Kristobal jaiak Narrondo auzoan. Gaur atsedena izango dute, baina bihartik aurrera berriro ere ekitaldiak izango dituzte bertan.

San Kristobal eguna ospatu zuten atzo, auzoko zaindariaren eguna. Goizez meza eta hamaiketakoa izan zuten; arratsaldez, berriz, haurrentzako jolasak. Auzoko txikienek puzgarrietan aritzeko aukera izan zuten, baita beste jolasa batzuekin aritzekoa ere. Bero egiten bazuen ere, ez zioten txokolate beroari muzin egin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide