'Horizon: An American saga' filmaren lehen zatia emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 12a, 08:00

Kevin Costnerrek idatzi, antzeztu eta zuzendutako lan erraldoi honen lehen zatia ikusteko aukera izango da gaurtik astelehenera bitartean Aita Marin.

Makina bat filmetan aritua, zuzendari gisa westernak egin ditu Kevin Costner aktore estatubatuarrak, izan iraganean girotutakoak (Dancing with wolves, Open range), izan etorkizun distopiko bat erretratatzen dutenak (The postman). Bi hamarkadan zuzendu gabe egon ondoren, beste western batekin itzuli da Costner zuzendari postura: Horizon: An american saga. Zuzendari bera, Sienna Miller edota Sam Worthington ditu aktore lanetan. Film handia, bi zatitan banatu du, eta oraingo honetan lehena ikusi ahal izango da.

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango da, 19:30ean, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide