'Welcome & Sorry' kale antzerkia izango da gaur Odietan

Juan Luis Romatet

'Welcome & sorry' ikuskizuneko une bat. (Ganso & Cia)

Klasiko handien parodiatik abiatutako ikuskizuna eskainiko du Ganso & Cia antzerki konpainiak gaur arratsaldez pilotaleku zaharrean. 

Teloia irekitzen da. 'To be or not to be!'. Horraino dena ondo. Antzerkiaren bi maitalek “Hamlet” antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke".

Hala laburbiltzen dute Ganso & Cia antzeki konpainiako kideek gaur arratsaldez, 19:30etik aurrera, Zumaiako Odieta frontoian ikusi ahal izango den Welcome & sorry ikuskizuna. Bertan, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik abiatzen dira, hitzik gabeko clown komedia teknikak erabiliz, ikuslegoa algaraka jartzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide