'Flyscha belaontzian' bisita gidatua eskainiko du aurten ere Geoparkeak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 11a, 15:30

Iaz hasi ziren irteera hau eskaintzen. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Astelehenean hasi eta irailaren 7ra arte Zumaia eta Mutriku arteko kostaldea itsasoz ikusteko zortzi irteera programatuko dituzte. 

Iaz abiatutako Flyscha belaontzian bisita gidatua berriro martxan jarriko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak astelehenetik, hilaren 15etik, aurrera. Guztira, zortzi irteera egingo dira irailaren 7ra bitartean. 

Belaontzian egingo den bi orduko itsas-zeharkaldiak Zumaiako kirol-portuan du abiapuntua eta helmuga. Itsasertzarekiko paraleloan nabigatzen du ontziak, eta munduko gune geologiko nagusienetako bat den labar multzoa itsasotik ikusteko aukera eskaintzen du. 

Irteerak astean behin eguerdietan egingo dira. Gehienez 5 pertsonek parte hartuko dute bisita bakoitzean.

Irteera honetarako zein Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen dituen beste txangoetarako izena Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoetan eman daiteke, edo, Internet bidez, geoparkea.eus webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide