Jendetza bildu du 'Welcome & Sorry' kale antzerkiak

Maria Maya Manterola

Ganso & Cia konpainiako kideek hitzik gabeko clown komedia eskaini zuten atzo, larunbata, Odietan. Eguraldia lagun, jendetza elkartu zen pilotaleku zaharrean.

Klasiko handien parodiatik abiatutako ikuskizuna eskaini zuten atzo Ganso & Cia antzerki konpainiako kideek Odietan. Jendetza elkartu zen antzerkiaz kalean gozatzera, eta hitzik gabeko clown komedia teknikak erabiliz, ikuslegoa algaraka jartzea ere lortu zuten aktoreek.

Argazkiak: Juan Luis Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide