Ekitaldi desberdinez osatutako egitaraua prestatu dute Etxape zentro sozialistan uztailera begira. Zine forum saioak, lan egunak edota asanbladak izango dira hilean zehar Aita Mari auzategiko lokalean.
Hasteko, pasa den ostegunean, arratsaldez, xake txapelketa azkarra jokatu zuten. Elkarren artean jokatzen aritu eta gero, irabazlea Oier Sarasketa izan zen.
Egitarauak aste honetan izango du jarraipena. Hala, asteazkenean, 21:30ean hasita, zine forum saioa izango dute: Costa-Gavrasen Comportarse como adultos filma ikusteko parada izango dute. Ostegunean, berriz, 17:30ean hasita, lan eguna izango dute Etxapen.