Kontzertu arrakastatsua izan da Parrokian organo jaialdiaren barruan

Juan Luis Romatet

Entzuleak atzo iluntzean San Pedro parrokian. (Miriam Romatet)

Entzule ugari bertaratu zen atzo San Pedro Parrokira organoa eta biolontxeloa uztartu zituen emanaldia entzutera. 

Nazioarteko Flysch organo jaialdiaren kontzertuko izan zen atzo iluntzean San Pedro parrokian. Matias Sagreras organista eta Juan Ignacio Emme biolontxelo-jotzaileak izan ziren Zumaian, Astor Piazzolla bandoneonista argentinarraren Oblivion lana abiapuntutzat hartutako errepertorioarekin. Entzule ugari bertaratu zen parrokira, eta maila goreneko kontzertua entzuteko aukera izan zuten.

Zikloko hurrengo hitzordua Getarian izango da datorren larunbatean, hilaren 20an. Bertan, Basterretxeko maiorazgoa filmari jarritako musika entzuteko aukera izango dute. Emanaldia 20:00etan izango da, San Salbador parrokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide