ETB1en emango dute Markina-Xemeingo zesta punta txapelketako finala

Juan Luis Romatet

Imanol Lopez eta Xabier Barandika Markina-Xemeingo Unibertsitatean.

Markina-Xemeingo Grand Slameko finala jokatuko du gaur Imanol Lopez zumaiarrak. Aurrez grabaturik emango du gauean Euskal Telebistako lehen kanalak.

Gaur, Karmengo egunean, jokatuko dute arratsaldez Markina-Xemeingo Grand Slameko finala. Ligarako puntuagarria den txapelketa honetan Barandika eta Imanol Lopez zumaiarra Olharan eta Ibarluzearen aurka arituko dira. Partida 18:00etan hasiko da Unibertsitatean, eta gauez ETB1ek emango du aurrez grabaturik, 22:30etik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide