Minbiziaren aurkako elkartea lagunduko du Sapere Aude Sinfoniettak Musika Jaialdiko emanaldiarekin

Juan Luis Romatet

Sapere Aude Sinfonietta Zumaienako aretoan, artxiboko irudi batean.

Abuztuaren 2an emango du orkestrak kontzertua Zumaienako aretoan, eta behin antolaketa-gastuak estalita, lor daitezkeen irabaziak minbiziaren aurkako elkartearen alde izango dira.

Sapere Aude Sinfonietta orkestrak emanaldia eskainiko du abuztuaren 2an, ostirala, 20:00etan hasita, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Giacomo Pucciniren eta Gustav Holsten obrak joko ditu musika talde honek Zumaiako Musika Jaialdiaren 40. urteurreneko edizioan barruan. 

Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez entradium.com webgunean edo Zumaiako Turismo Bulegoan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kontzertu solidarioa izango da honakoa, eta minbiziaren aurkako elkartea laguntzea du helburu. Hala, behin antolaketa-gastuak estalita, lor daitezkeen irabaziak minbiziaren aurkako elkartearen alde izango dira.

Kontzertura agertu ezin, baina laguntza eskaini nahi duten guztiek 0 ilarako sarrerak erosiz lagundu ahal izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide