Jose Agustin Gurrutxaga argazkilaria da Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketaren irabazlea Playing in solitude lanarekin. Hala erabaki du Distira argazki elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatutako lehiaketa honetako epaimahaiak. 500 euro eta lehiaketako argazki-katalogoa jasoko du irabazleak.
Bigarren saria, 300 eurokoa, Jose Ramon Luna de la Ossari eman diote Enraizados lanagatik, eta hirugarrena Rachelle Steele-eri A Night In With Crowd Control argazkiagatik. 200 euroko saria jasoko du azken honek. Zumaiar onenaren saria, 250 eurokoa, Juan Ramon Llavorik jasoko du 2 Viktor irudiagatik.
Zuri-beltzezko lanei zuzendutako lehiaketa da hau, eta aurten musikaren inguruan atera behar izan dituzte parte hartzaileek beraien argazkiak. Guztira, mundu osoko 97 argazkilarik hartu dute parte, eta denera 373 irudi jaso dituzte antolatzaileek –argazkilari bakoitzak lau argazki bidaltzeko aukera zuen–.
Lehiaketara aurkeztutako lan onenekin erakusketa muntatuko dute. Bilduma hau hurrengo asteazkenetik, hilaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean bisitatu ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan.
Bilduma hemen ikus daiteke.